2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

ASANBLADA OROKORRA

Datorren otsailaren 28 asanblada bat antolatuko dugu sarriko lokaletan 8m greba feminstari buruz informatzeko.

Goizez: 10:00
arratsaldez :15:00

2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna


m8 GREBA FEMINISTA


Duela urtebete, “ni una menos, nos queremos vivas” oihukatzen zuten bitartean, Argentinako emakumeak kalera atera ziren emakumeok pairatzen ditugun desberdintasun eta indarkeria forma guztiak etetea eskatzeko. Emakume haiekin batera, 2017ko martxoaren 8an 70 herrialdek baino gehiagok emakumeen greba egiteko deialdia egin zuten.

Euskal Herrian ere nazioarteko greba horri babesa eman nahi izan genion, eta eguerdian hiriburuetan kontzentrazioak deituz eta arratsaldeko manifestazioak geldituz egin genuen, egun horretan greba egin zuten emakumeekiko aitorpen eta elkartasun keinu modura. 

Iazko nazioarteko ekimen horretatik sortu da aurtengo martxoaren 8an nazioarteko greba egiteko emakume guztiei dei egiteko ideia. Oraingo honetan, hainbat herrialdetako emakumeek bat egingo dute greba feminista honekin, tartean baita Euskal Herriko emakumeak ere. Duela urtebete hasi ginen ahaleginak batzeko lanean, martxoaren 8an are emakume gehiago atera gaitezen kalera ekoizpen esparrua gainditu nahi duen greba feminista horretan, eta greba zaintza, kontsumo eta ikasleen eremura ere eramateko. Martxoaren 8a gure unea izango da; gu gelditu egingo gara.



2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Enpresa Batzordearen oharra


Bilbo, 2015eko urriak 26

Metro Bilbaoko lantaldeak, Enpresa Batzordearen eta Prebentzio Ordezkarien bidez gizarteari jakinarazi nahi diogu kezkatuta gaudela bezero gutxi batzuek azkeneko egunetan gure lankideak eraso, iraindu eta mehatxatu dituztela. 
Guztira, 29 irain eta mehatxu egoera eta 2 eraso fisiko zenbatu ditugu hiru hilabetean. Urriaren 21ean San Mamesen izandako erasoak gainezka eragin digu berriro. Iaz erasoen gora egin zutenean, salaketaren bidez, behera egin zuten liskarrek. Enpresa batzordeak gaitzesten ditugu portaera horiek eta arazo larri honi berehalako irtenbide egokiak emateko eskatzen dugu. 
Enpresaren zuzendaritzari eskatzen diogu irmoki heltzea gaiari. Arazoa egiturazkoa da, gure ustez, ez unekoa eta, ondorioz, 2007an ezarritako protokolo eta neurriak aplikatzen jarraitu behar dugu, utzikeria eta lasaikeria alboratuta.
Langileoi, berriz, lasaitasuna eta profesionaltasuna eskatzen dizkizuegu, baita ideiak eta ekarpenak egin ditzazuen, irain, mehatxu eta erasoen gaitz hau mozteko bide eta neurririk egokienak aurkitzeko.
Gizarteari, oro har, gurekin errespetuz eta elkarlanean aritzeko eskatzen diogu, Metro Bilbao erabiltzen dutenen % 99ek egiten duen bezala. Ezin dugu onartu gutxi batzuen jokabideek gehien-gehienen portaera txukunari itzal egiterik. 
Enpresa-batzordetik segituko dugu halakorik berriro gerta ez dadin lanean.
Batetik, orain arteko erasoak aztertzen ari gara zelan aurre egin proposatzeko: prebentzio-neurriak, baliabideak, pertsonak eta dirua, balizko irtenbideak.
Bestetik, halakorik gertatzen den guztietan salatu eta mobilizatzeko protokoloa martxan jarri dugu berriro.
Geltokietako langileak metroko erabiltzaileei laguntzeko eta informazioa emateko gaude. Iraina, mehatxua eta erasoak ez dira konponbidea. Jorratu dezagun denon artean errespetu eta elkarlanaren bidea.

2015(e)ko urtarrilaren 12(a), astelehena

SARE herritarren sareak, gaurko eguneko azken gertakarien harira ondorengoa adierazi nahi du:

 

1. Zaila egiten da presoen eskubideen alde eta dispertsioaren amaiera eskatuz pasa den urtarrilak 10eko mobilizazioaren arrakasta eta gaurko polizia operazio hau banatzea.

2. Esku artean dugun informazioaren arabera, LAB sindikatuaren erregistroa larunbatean kuestazioarekin mobilizazioan zehar jaso genuen dirua kentzeko asmoarekin eraman da aurrera.

3. Beraz, LAB sindikatuak ez duela inongo erantzukizunik, egin duen bakarra jasotako txanponak euren bulegoan batzeko aukera eman izana da. Gaur goizera arte, banku bulegoak itxiak zeudelako. Diru bilketa hori, soilik, herritar mobilizazio honen antolakuntza gastuei aurre egiteko eskatu genuen.

4. Horregatik, konfiskaturiko diru hori itzultzea exijitzen dugu.

5. Euskal jendarteak bake eszenatoki bat eskatzen du eta gure herrian elkarbizitza lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzen du. Bilbon bildu ziren milaka eta milaka pertsonen eta, orokorrean, euskal jendartearen  elkartasunaren aurrean, Espainiar gobernuak behin eta berriz, zaharkitutako eszenatoki batera itzultzen saiatu nahi du konfrontazio eta liskarra besterik bilatzen ez duelako. Euskal jendarteak arbuiatzen duen eszenatoki bat.
6. Espainiar gobernua, beste behin ere, mundu guztiaren begietara nabarmen geratzeak baino gehiago, abokatuak atxilotzeak, auzipetuak defentsa gabe uzteak eta giza eskubideen aldeko mobilizazioa finantzatzeko jasotako dirua konfiskatzeak arduratzen gaitu.

7. Oinarrizko giza eskubideak urratzen jarraitzen duten bitartean, euskal jendarteak lanean jarraituko du berauek errespetatuak izan daitezen.

8. Eusko Jaurlaritzari, gertakari hauen larritasunaren aurrean, argi eta garbi adieraz dezala bere jarrera zein den eskatu behar diogu, hedabideen bitartez jaso badu ere gertakari hauen berri.

9. SAREk datozen egunetan publikoki agerraldi bat egingo duela aurreratu nahi dugu, jokaera antidemokratiko hauen aurreran egitekoak dituen ekimenen berri emateko.

 

JE SUIS BASQUE






Konponbide Garaia Da! Errepresiorik Ez!

ESK sindikatuak ,orain arte izandako jarreraren ildotikk, gatazkaren konponbide baketsuaren alde eta persona guztien eskubideeen denfentsaren alde eginez, erabat onartezinatzat hartzen du gaurko operazio poliziala non hogeitahamar pertsona baino gehiago atxilotu dituzten, abokatuak gehienak. Atxilotuen artean gaur Madrilen hasi beharreko makro-epaiketaren abokatuak daude, euren defendatuen eskubideak erabat eragotziz. Modu berean salatu nahi dugu  LAB sindikatuaren egoitzaren miaketa.

Gaurko gertaerak bake prozesua oztopatzea eta geure eskubideak bermatu baino ez du egiten horregaitik gure elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotutakoei eta gertaera salatzeko egiten diren deialdietara gehitzen gara.

Gaur zein bihar elkartasun mobilizazioak herri zein auzoetan egongo dira, ohiko ordu zein lekuetan.

2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Metro Bilboko enpresa batzordeak larunbat gauean, azaroak 21, Santurtzikogeltokian lanean zegoen Metro Bilboko langileek pairatutako erasoak zalatu nahi ditu.

Garraiobide bateko funtzionamendua egokia dela eta bertan bidaiatzen garenon segurtasuna mermatzen hari diren langileak ezin dira erasotu, kolpatu edo mehatzatu. Ez gertakizunaren momentuan ez hurrengo egunetan.

Hau guzti hau dela eta kontzentrazio batera deitzen dizuegu datorren 28an goizeko 10etan Metro Santurtziko “Las ViƱas” irteeran. Herritar eta instituzio guztiei luzatzen dizuegu deia honelako gertaera negargarririk berriz gerta ez dadin.